Yoga klaseak
Donostian

CALMAn yoga bakarra dagoela uste dugu; gure bizitzako harreman garrantzitsuena lantzen laguntzen diguna, alegia, geure buruarekin mantentzen duguna. Hala ere, estiloen aniztasunari atxikitzen diogu; izan ere, gure ustez, hainbat estilo eskura egoteak erraztu egiten dio pertsona bakoitzari bere beharretara eta gaitasunetara egokitutako praktika bat aurkitzea.

Klaseetan, estiloa edozein dela ere, gorputza eta arnasa erabiltzen ditugu burua lasaitzeko, norbera baretzeko eta erlaxazio sakonera iristeko.

HELDUENTZAKO YOGA

Aukeratu zure beharretara hobekien egokitzen den yoga estiloa

Hainbat yoga estilo eskaintzen dizkizugu, praktika maila guztietara egokituak. Jarreren artean mugitzen garen erritmoan eta jarreren zailtasun-mailan datza estiloen arteko ezberdintasun nagusia.

Hemen dituzu gure yoga klaseak, intentsitate handienetik txikienera:

Fisikoki zorrotzak diren klaseak, beti jarrera berdinak eginez eta ordena berean.

Vinyasa Yoga arnasketa eta mugimendua koordinatzen dituen estilo dinamikoa da.

Yin yang flow praktikan bi atal ikusiko dituzu: bata dinamikoa eta bestea pasiboa eta introspektiboa.

Yoga leuna egitea ez da hain dinamikoa. Jarrerak errazagoak dira. Aproposa adinekoentzat edo mugikortasun mugatua dutenentzat. Baita hasten ari bazara eta praktika lasaia nahi baduzu ere.

Poliki joatea gustatzen bazaizu yoga leuneko klaseak dira aukera aproposa

Zalantzak dituzu? Deitu!

YOGAREN ONURAK

Maila fisikoan, yoga jarrerak egiteak elastikotasuna, indarra eta oreka hobetzen ditu.

Ikasteko beti zerbait berria dagoenez, neuronak estimulatzen ditugu. Nahi badugu, bizitza osorako erronka izango dugu. Yogak pentsamendu eta emozioak (adimena) lasaitzen eta zuzentzen laguntzen digu, horrela ongizate iturri bihurtuz. Zenbat eta gehiago praktikatu, orduan eta gaituagoak gara gure eguneroko bizitzan esterilean praktikatzen duguna islatzeko:

  • Praktikak lehenik arnasa hartzen eta gero mugitzen irakasten du. Kontzentrazioa handitzen dugu, eta paziente gehiago izatea lortzen dugu.
  • Praktikak gure gorputza behatzen irakasten du. Une bakoitzean zer behar dugun konturatzen joaten gara. Geure burua zaintzen ikasten dugu. Jarrera errukiorretik egiten dugu, onarpenetik. Entzuten dugu, behatzen dugu. Sentsazioa aberatsa bada, dastatu egiten dugu, indartu egiten dugu. Aitzitik, zerbaitek min edo enbarazu egiten badigu, behar duguna erakutsiko digu. Praktikarekin ontsa izaten eta gauzak diren bezala onartzen ikasten dugu.
  • Praktikak gure burua behatzen irakasten du, gure pentsamendu ereduak behatzen ditugu. Denborarekin, kontzienteagoak gara, eta balio digutenak aukeratzen ditugu, eta balio ez digutenak baztertzen ditugu. Gu epaitu gabe eta besteak epaitu gabe bizitzen ikasten dugu. Zaintza hori, maitasun hori, kanporantz hedatzen doa.
  • Praktikak oreka ematen digu, gure oreka kaosa antolatzeko etengabeko doikuntza gisa kontsideratuz. Ikasten dugu kontua ez dela kanpoko egoerak kontrolatzea, baizik eta benetako erronka dela nola erantzuten dugun egoera horien aurrean.
  • Praktikak ongizatea ematen du, zoriontsu sentitzeko kanpoko faktoreen menpe ez gaudela ikasten dugu. Zoriona guk geuk sor dezakegun gogo-aldartea da.
  • HELBIDEA

    María Dolores Agirre Kalea, 14
    20012 Donostia, Gipuzkoa

    Tabakaleratik eta autobus eta tren geltokietatik minimo batera. Gros ondoan eta Loiolako Erriberatik 10 minutura. Donostiako Udal Musika eta Dantza Eskolarekin batera

HARREMANETARAKO FORMULARIOA

Nahiago baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke formulario honen bidez:

2 + 2 = ?

This contact form is deactivated because you refused to accept Google reCaptcha service which is necessary to validate any messages sent by the form.
calmayoga

Zatoz gu ezagutzera. Arnasa hartzera, mimatzera, elikatzera eta berrezartzera. Zatoz eta sentitu espazio hau zurea bezala.
Besoak zabalik itxarongo dizugu!

logos-dendatics